Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2026ko otsailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
654

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 20koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2025eko ekintza humanitarioko proiektuei ekitaldian emandako, baztertutako eta ukatutako laguntzen zerrenda eta jakinarazten baita agortu direla deialdi horretara bideratutako funtsak.

Ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuak (ekainaren 26ko EHAA, 120. zk.) arautzen ditu ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak.

ELankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko Ebazpenaren bidez, ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak deitu ziren 2025eko ekitaldirako (EHAA, 52. zk., martxoaren 17koa).

Dirulaguntzak emateko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, eta hori ez da eragozpen izango esleipen-ebazpena banan-banan jakinarazteko onuradun diren erakundeei, hala xedatuta baitago Ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen dituen ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuaren 17.3 artikuluan.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko Ebazpenaren bidez, proiektuen modalitatean, onartu diren dirulaguntzak (I. eranskina), baztertu direnak (II. eranskina) eta ukatu direnak (III. eranskina).

Bigarrena.– Jakitera ematea agortu direla ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntza-deialdi horretara bideratutako funtsak.

Hirugarrena.– Agintzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 20a.

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala