Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2026ko otsailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
650

AGINDUA, 2026ko urtarrilaren 30ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Manuel Calvo izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.

2025eko ekainaren 27an eskabide bat sartu zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailean, Fundación Manuel Calvo izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Eskabidearekin batera, espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.

2025eko martxoaren 12an, fundazioaren patronatuak erabaki zuen fundazioaren estatutuen 2. artikulua egokitzea, haiek eguneratzeko.

Akordioa eskritura publiko bihurtu zen Portugaleten, 2025eko maiatzaren 14an, Eduardo Perales Sotomayor notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 869).

Fundazioen Erregistroak antzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion fundazioari, eta 2025eko azaroaren 18an Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailean sartu zen eskatutako zuzenketa.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.

Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Fundazioaren estatutuen testu bategina, akordio sozialak protokolizatzeko eskriturarekin –2025eko martxoaren 14an emana, 626 protokolo-zenbakia– batera aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna izango da inskripziorako.

Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Manuel Calvo izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa agindu honen datan, eta 2025eko maiatzaren 14an Eduardo Perales Sotomayor notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenen arabera (protokolo-zenbakia: 869).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 30a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala