Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2026ko otsailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
648

EBAZPENA, 2026ko otsailaren 3koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita, herritar guztiak jakinaren gainean egon daitezen, 2025ean zer dirulaguntza eman zaizkien ekitaldi horretan Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza eman duten entitate publiko nahiz pribatuei.

Uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren bidez, EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programaren oinarri orokorrak ezarri ziren (2018ko abuztuaren 3ko EHAA, 149. zk.).

Eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2024ko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez, 2025. urterako dirulaguntzen deialdia egin zen, ekitaldi horretan EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko zein pribatuentzat (2024ko abenduaren 18ko EHAA, 245. zk.).

Behin dirulaguntzak esleituta eta emateko ebazpenak –edo ukatzekoak– entitate onuradunei jakinarazita, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da onuradunen zerrenda, dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, hala ezarrita baitago Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluan.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2024ko abenduaren 9ko Ebazpena oinarri hartuta emandako dirulaguntzen onuradun izan diren entitateen zerrenda. Ebazpen horren bitartez, 2025. urterako dirulaguntzen deialdia egin zen, ekitaldi horretan EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko zein pribatuentzat (2024ko abenduaren 18ko EHAA, 245. zk.). Bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere adieraziko da. Ukatzeko ebazpenen zerrenda ere argitaratzen da. Ebazpen honen eranskinean dago jasota hori guztia.

Barakaldo, 2026ko otsailaren 3a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

MARÍA LOURDES ISCAR REINA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala