
29. zk., 2026ko otsailaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 7 orri.)
- EPUB (316 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
645
EBAZPENA, 2026ko otsailaren 1ekoa, Kultura sailburuordearena, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitira euskal kultura-ondare immateriala babesteko lanak egiteko 2025-2026 aldian.
Jaurlaritzaren lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko azaroaren 5eko Aginduaren bidez, dirulaguntza-deialdi bat arautu zen, euskal kultura-ondare immateriala babesteko lanak egiteko 2025 eta 2026 urteetan (2025eko azaroaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 215. zk.).
Deialdiaren 14. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak 2025eko abenduaren 22an egindako bileran, eskabideak aztertu, eta proiektuak ebaluatzeari ekin zion, oinarritzat hartuta agindu arautzailearen 16. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideak, dagokion balorazio-txostena egiteko.
2025eko abenduaren 23an, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendariak ebazpen-proposamena egin zuen, kontuan hartuta zein ziren Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko azaroaren 5eko Aginduan xedatutako balorazio-irizpideak eta eratutako balorazio-batzordeak egindako aktaren edukia, jasotako eskabideak baloratzeko.
Adierazitakoagatik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Dirulaguntzak ematea I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei, eranskin horretan zehazten diren zenbatekoekin.
Bigarrena.– Eskatutako dirulaguntza ukatzea ebazpen honen II. eranskinean ageri diren pertsonei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Ez onartzea III. eranskinean zehaztutako eskabideak, bertan azaldutako arrazoiengatik.
Laugarrena.– Proposatutako onuradunek bete beharko dituzte hala agindu arautzailean ezarritako baldintzak nola Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan oro har indarrean dauden gainerako baldintza guztiak ere.
Bosgarrena.– Diruz lagundutako proiektuek hasita egon beharko dute 2025eko ekitaldian. Amaitzeko epearen azken eguna 2026ko urriaren 30a izango da, eta ezin izango da atzeratu gauzatzeko epea, edo luzatu data horietatik aurrera.
Seigarrena.– Dirulaguntza arautzen duen Aginduaren 20. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, honela ordainduko da dirulaguntza:
a) Lehenengo ordainketan, dirulaguntzaren % 50 ordainduko da, dirulaguntza ematen den unean, berariaz uko egiten ez bazaio.
b) Gainerako % 50a, berriz, ordainduko da gastua justifikatu ondoren, dirulaguntzaren indarraldia amaitu eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.
Zazpigarrena.– Emandako dirulaguntzak justifikatu eta likidatzeko, bete beharko da Aginduaren 21. eta 22. artikuluetan xedatzen dena. Nolanahi ere, justifikazio-agiriak aurkezteko azken eguna 2026ko urriaren 30 da, egun hori barne.
Zortzigarrena.– Ebazpen hau pertsona eta erakunde interesdunei jakinaraziko zaie.
Bederatzigarrena.– Ebazpen hau argitara emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak beraren berri izan dezan, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluaren arabera.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Jaurlaritzaren lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, pertsona eta erakunde interesdunek ebazpen honen jakinarazpena jasotzen duten egunetik aurrera edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 1a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS