
29. zk., 2026ko otsailaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (157 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
643
173/2026 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita honako ebazpen honetan destinoa esleitu zaion pertsonaren estatutupeko langile finkoaren izendapena: 66/2026 Ebazpena, urtarrilaren 16koa, zeinaren bidez txanda irekiko destinoa esleitu baitzen erizain kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018an eta 2019an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak (2021eko abenduaren 14ko EHAA, 248. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1476/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko zuten oinarri espezifikoak erizain kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan (2021eko abenduaren 14ko EHAA, 248. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 657/2024 Ebazpenaren bidez, argitaratu egin ziren txanda irekiaren bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena erizain kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 16ko 66/2026 Ebazpenaren bidez, aurreko paragrafoan adierazitako ebazpena aldatzen da, hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 21.1 apartatuan ezarritakoaren babesean Verónica Cámara Arnaiz andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa baietsi baita. Aldaketa hori dela-eta, errekurtsogileari guztira 159,45 puntuko puntuazioa aitortzen zaio, eta, ondorioz, eskubidea dauka erizain kategoriako txanda irekiko honako destino honetan esleituta izateko: Arabako ESIa / Lehen Mailako Arreta – Lehen Mailako Arreta / Lehen Mailako Arretako Unitateak – Helduak – Helduak / San Martingo Osasun Zentroa – Ariznabarra / Goizez – Goizez (08:00-15:00) – Espezifikotasun gehiagorik gabe, 2. hizkuntza-eskakizunarekin (derrigortasun-data: 2011-06-01).
Horiek guztiak horrela, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea Verónica Cámara Arnaiz andrearen estatutupeko langile finkoaren izendapena, erizain kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.
Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute dagokien destinoaz jabetzeko, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian (Egoitza Zentralean) hartu beharko da destinoaren jabetza; horretarako, izangaiak hitzordua eskatu beharko du lehenbizi, eta ekitaldian dokumentazio hau aurkeztu beharko du:
– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.
– Elkargokide izatearen ziurtagiria, deialdiaren oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
– Diziplina-espediente bidez izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako desgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.
– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.
– Erantzukizunpeko adierazpena, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa, eta, horrez gain, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena, urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.
Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez bada edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez duela, ezingo da jabetu estatutupeko langile gisa esleitu zaion destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira bere jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, jakinarazten zaio, lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo duela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkion eskubideak.
Azaldutakoaren arabera, lanpostuaz jabetzen denean, dagokion zerbitzu sanitarioetako erakundean hasi beharko da lanean, eginbidea bete eta hurrengo egunean.
Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 3a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS