Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2026ko otsailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
642

AGINDUA, 2026ko otsailaren 3koa, Osasun sailburuarena, Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzan zuzendariorde lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeko 102.2.c artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasun sailburuaren 2025eko azaroaren 27ko Aginduak, sail honetako lanpostu huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiten duena, bere 4. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Leire Avellanal Zaballa, Osasun Saileko Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzan zuzendariorde izendatzea (512026. kodea, 1. dotazioa).

Bigarrena.– Izendapen horrek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 3a.

Osasuneko sailburua,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala