
29. zk., 2026ko otsailaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
641
EBAZPENA, 2026ko otsailaren 3koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zuzendariorde lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Zuzendaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko azaroaren 26ko Ebazpenaren hirugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Olatz Echebarria Jauregui izendatzea Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Hautaketa eta Prestakuntzako Zuzendariordetzako zuzendariorde (kodea: 512006; dotazioa: 2).
Bigarrena.– Izendapen horrek 2026ko otsailaren 9tik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 3a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.
RSS