Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2026ko otsailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
613

IRAGARKIA, Donostiako udalerrian (Gipuzkoa), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.

Espedientea: MCA-G-2022-0014.

Eskatzailea: Comunidad de Usuarios Gorroxategi Iturriak.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026-01-15eko ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Gorroxategi Iturriak erabiltzaileen komunitateari baimena eman zaiola Urola ibaiko uren 3988,24 m3/urtean aprobetxamendurako administrazio-emakidaren ezaugarriak aldatzeko, hartune multzotik, Loidi 1 (lehengo izendapena 2. puntua edo Kutarro/Loidi 3) eta Loidi 2 (lehengo izena 1. puntua edo Kutarro/Loidi 2), Donostiako (Gipuzkoa) udalerrian San Markos mendian daudenak, abeltzaintzarako eta ureztatzeko, 0 puntua edo Kutarro/Loidi 1 hartunea kentzeko, urak biltegira bideratzeko amianto-hodi bat izateagatik.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 22a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala