
27. zk., 2026ko otsailaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 2 orri.)
- EPUB (120 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
607
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 26koa, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer erakundek jasoko dituzten hezkuntza arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2025eko laguntzak.
Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendariaren 2025eko uztailaren 29ko Ebazpenaren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2025eko deialdia egin zen hezkuntza arloan.
Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta ekainaren 17ko 110/2014 Elkarrekin Bonuen Programa arautzen duen Dekretuaren 13.6 artikuluak aurreikusitakoarekin bat, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea 2025eko uztailaren 29ko Ebazpenaren babespean emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta jasoko dituzten zenbatekoak (ebazpen honen eranskinean jasota dago zerrenda). Ebazpen horren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2025eko deialdia egin zen hezkuntza arloan.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 26a.
Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendaria,
AINHOA ZUGASTI BILBAO.
RSS