Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2026ko otsailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
606

EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 26koa, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer erakundek jasoko dituzten tokiko bizikidetzaren arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2025eko laguntzak.

Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendariaren 2025eko uztailaren 29ko Ebazpenaren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2025eko deialdia egin zen tokiko bizikidetzaren arloan.

Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta ekainaren 17ko 110/2014 Elkarrekin Bonuen Programa arautzen duen Dekretuaren 13.6 artikuluak aurreikusitakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea 2025eko uztailaren 29ko Ebazpenaren babespean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta jasoko dituzten zenbatekoak (ebazpen honen eranskinean jasota dago zerrenda). Ebazpen horren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2025eko deialdia egin zen tokiko bizikidetzaren arloan.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 26a.

Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendaria,

AINHOA ZUGASTI BILBAO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala