
27. zk., 2026ko otsailaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (284 KB - 27 orri.)
- EPUB (1711 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
603
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 21ekoa, Merkataritzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2025eko apirilaren 29ko Aginduan ezarritako laguntzen 2025eko ekitaldiko onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko programaren (MEC) deialdia egin zen.
Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioari jarraituz, ebazpena esleipendunei jakinarazi ondoren, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2025eko apirilaren 29ko Aginduaren 18. oinarriko 4. puntuan adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2025eko apirilaren 29ko Aginduan ezarritako laguntzen 2025eko ekitaldiko onuradunen zerrenda eta emandako dirulaguntzen zenbatekoak argitaratzea –agindu horren bidez, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programaren deialdia egiten da–, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 21a.
Merkataritzako zuzendaria,
IZASKUN GÓMEZ CERMEÑO.
RSS