
27. zk., 2026ko otsailaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (109 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
601
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 30ekoa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan dauden aldi baterako irakasleen beharrak betetzeko zerrendako hautagaiei ikasturte hasieran lanpostuak esleitzeko prozedura arautzen duen agindu-proiektua jendaurrean jartzeko dena.
Agindu-proiektuaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan aldi baterako irakasle-beharrak betetzeko zerrendako hautagaiak aukeratzeko eta esleitzeko prozedura arautzea. Prozedura hori urtero egingo da, ikasturtea hasi aurretik.
Ebazpen hau eman den egunera arte, honako izapide hauek egin dira:
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 13. artikuluaren arabera, Hezkuntzako sailburuak agindu bat eman zuen, 2026ko urtarrilaren 22an, agindu-proiektua egiteko prozedura hasteko agindua.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 15. artikuluaren arabera, Hezkuntzako sailburuak agindu-proiektua aldez aurretik onartzeko agindua eman zuen 2026ko urtarrilaren 27an.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapidea egin behar da, baldin eta zuzenean eragiten badiete herritarren eskubide eta interes legitimoei, eta aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.
Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan dauden aldi baterako irakasleen beharrak betetzeko zerrendako hautagaiei lanpostuak ikasturte hasieran esleitzeko prozedura arautzen duen agindu-proiektuari entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapidea egingo zaio; hogei egun balioduneko epean izango da eraginkorra, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 381/2024 Dekretuaren 16. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan dauden aldi baterako irakasleen beharrak betetzeko zerrendako hautagaiei lanpostuak ikasturte hasieran esleitzeko prozedura arautzen duen agindu-proiektuari entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapidea egitea, hogei egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, agindu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Legegunean (www.legegunea.euskadi.eus eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa).
Hirugarrena.– Alegazioak Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan aurkeztu ahal izango dira, aurrez aurre (Zuzenean: herritarrei aurrez aurreko arreta emateko zerbitzua) eta elektronikoki (egoitza elektronikoa).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 30a.
Langileriaren kudeaketa zuzendaria,
UNAI NIETO MARIJUAN.
RSS