Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2026ko otsailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
597

EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 27koa, Hizkuntza Politikako sailburuordearena, beste ebazpen hau aldatzeko dena: Ebazpena, 2025eko abenduaren 13koa, Lanhitz deialdiari dagozkion 2025eko dirulaguntzak esleitzen dituena.

2025eko ekainaren 10eko EHAAn (108. zk), Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko maiatzaren 28ko Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore pribatuan dauden lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko 2025ean dirulaguntzak emateko araubidea ezarri zen (Lanhitz deialdia).

Akatsak identifikatu ziren 2025eko azaroaren 27an egoitza elektronikoan interesdunei jakinarazitako ebazpenean. Ondorioz, Hizkuntza Politikako sailburuordeak 2025eko abenduaren 13an beste ebazpen bat eman zuen aurreko ebazpena deuseztatzeko eta 2025eko Lanhitz deialdiko dirulaguntzak esleitzeko.

Geroago, gora jotzeko hiru errekurtso aurkeztu zitzaizkion azken ebazpen horri, eta hirurak baietsi ziren. Ondorioz, entitate onuradun horien dirulaguntzen zenbatekoak aldatu ziren.

Aurretik aipatutako aginduarekin bat etorriz eta, aldi berean, Balorazio Batzordeak eginiko proposamenak kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2025eko abenduaren 13ko Ebazpena zuzentzea.

2. artikulua.– Ebazpen honen eranskinean jasotzen diren entitateei emandako dirulaguntzen zenbatekoa zuzentzea, eta eranskinean zehaztu direnak esleitzea, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren abenduaren 1eko, abenduaren 21eko eta urtarrilaren 16ko Aginduen arabera.

3. artikulua.– Entitate interesdunei ebazpen honen berri ematea.

4. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, guztiak jakinaren gainean egon daitezen.

5. artikulua.– Dirulaguntza eskatu duen entitateren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago eta errekurtsoa jarri nahi badu, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 27a.

Hizkuntza Politikako sailburuordea,

AITOR ALDASORO ITURBE.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala