
27. zk., 2026ko otsailaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
596
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 23koa, Hizkuntza Politikako sailburuordearena eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zinpeko itzultzaile- nahiz interprete-lanetarako gaikuntza lortzeko prozesuan euskara eta gaztelaniaren arteko zinpeko itzultzaile gaikuntza eskuratu dutenen izendapenak egitekoa.
Apirilaren 21eko 88/2009 Dekretuaren bidez arautu zen zinpeko itzultzaile eta interprete aritzeko gaikuntza profesionala.
Horrez gain, 2025eko irailaren 1ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2025eko uztailaren 28ko Ebazpena, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zinpeko itzultzaile- nahiz interprete-lanetarako gaikuntza lortzeko probetarako dei egitekoa. Ebazpen horretako eranskinean arautzen dira euskaratik gaztelaniarako nahiz gaztelaniatik euskararako itzultzaile- nahiz interprete-lanetarako gaikuntza lortzeko probetarako deialdiaren oinarriak.
Hori guztia kontuan hartuz, honako hau
EBAZTEN DUGU:
Lehenengoa.– Euskara eta gaztelaniaren arteko zinpeko itzultzaile- nahiz interprete-lanetarako gaikuntza lortzeko prozesuan zinpeko itzultzaile gaikuntza eskuratu dutenen izendapenak egitea. Honako hauek dira:
Eunate Molinuevo Olabarria.
Asier Sarasola Echezarreta.
Pedro Ramirez Martinez de Osaba.
Idoia Barceló Cuñado.
Bigarrena.– Izendapen horiek IVAPeko Zinpeko Itzultzaile eta Interpreteen Erregistroan jasotzea.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jakinarazpen-ondorioekin.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Hilabeteko epea izango da horretarako, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edo, bestela, Gobernantza Publiko, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari.
Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpen espresurik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu beharko da, eta administrazioarekiko auzien bidera joaterik izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 23a.
Hizkuntza Politikako sailburuordea,
AITOR ALDASORO ITURBE.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.
RSS