
27. zk., 2026ko otsailaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
595
AGINDUA, 2026ko otsailaren 5ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela Industria Garapen eta Administrazioaren Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua –kodea: 520010; dotazioa: 61– izendapen askeko sistema bidez hornitzeko deialdi publikoa.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko urriaren 14ko Aginduaren laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (agindu horren bidez iragarri zen Industria Garapen eta Administrazioaren Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua –kodea: 520010; dotazioa: 61– izendapen askeko sistema bidez hornitzeko deialdi publikoa), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko Industria Garapen eta Administrazioaren Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua –kodea: 520010; dotazioa: 61– izendapen askeko sistema bidez hornitzeko deialdia.
Bigarrena.– Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 5a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburua,
MIKEL JAUREGI LETAMENDIA.
RSS