
27. zk., 2026ko otsailaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 4 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
LEHENDAKARITZA
594
EBAZPENA, 2026ko otsailaren 2koa, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, zeinaren bidez iragartzen baita Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren Idazkaritza Nagusian goi-kargudunaren idazkari lanpostua (520010 kodea, 204 dotazioa) izendapen askeko sistema bidez hornitzeko deialdi publikoa.
Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren Idazkaritza Nagusiko goi-kargudunaren idazkari lanpostu hori hutsik dagoenez –520010 kodea, 204 dotazioa–, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 94.9 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Enplegu Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman duenez, sail honek erabaki du deialdi publiko bat iragartzea izendapen askeko sistema erabiliz hornitzeko eranskinean azaltzen den lanpostua. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan, parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek eta EAEko administrazio orokorrarekin lotuta dauden zuzenbide pribatuko ente publikoetako karrerako funtzionarioek, baldin eta lanpostu-zerrendan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte (eranskinean zehaztuta daude).
Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdian, honako egoera hauetan izan ezik:
– Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezin izango dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.
– Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian dauden langileek ezin izango dute parte hartu, ez badute bete eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora (2 urte).
Bigarrena.– Eskabideak.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira parte hartzeko eskabideak.
EAEko Administrazio Orokorrean eta haren organismo publikoetan jardunean dauden karrerako funtzionarioek EIZU enplegatuaren atariaren bidez egin ditzakete eskabideak. Jakina bidez eta Internet bidez sar daiteke atari horretara, helbide honetatik: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/funtzio-publikoa/hasiera/
Gainerako izangaiek erregistro elektronikoaren bidez bidali beharko dituzte eskabideak, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzara.
Hirugarrena.– Betekizunak eta merezimenduak.
Honen eranskinean ezartzen da zer baldintza eskatzen den lanpostu-zerrendan telefonista lanpostua (520010 kodea, 204 dotazioa) betetzeko.
Parte hartzeko eskabideari «curriculum vitaea» erantsi beharko zaio, eta, hor, datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde edo kidegotakoa den zehaztu beharko dira; horrez gain, beste hauek ere jaso beharko dira:
a) Tituluak.
b) Zer lanpostu bete duten administrazio publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan, lehiatzen den lanpostuaren antzeko funtzioekin.
c) Zer hizkuntza-eskakizun duten egiaztatuta.
d) Zer prestakuntza-ikastaro jaso edo eman dituzten.
e) Hizkuntza-gaitasunak.
f) Egoki iritziz gero, jakinarazi ahal izango dute bestelako zer merezimendu eta konpetentzia duten eskatutako lanpostuari esleitutako funtzio eta zereginekin lotuta.
Baldin eta izangaiak ez badaude EAEko administrazio orokorraren Langileen Erregistroan, eskabidearekin batera, egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte, hala deialdian eskatzen diren betekizunenak eta alegatutako merezimenduenak, baldin eta.
Bermatzeko izangaia ongi egokitzen dela deitutako lanpostuaren funtzioetara, deialdia egin duen organoari aukera izango du egoki jotzen dituen bitartekoak erabiltzeko egiaztatzeko izangaiak alegatu dituen merezimenduak; horretarako, elkarrizketa pertsonala edo proba egin ahal izango du, edo txostenak eskatu ahal izango dizkio Giza Baliabideen Zerbitzuari.
Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren datan beteta egon behar dira eskatutako betekizunak, eta esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsi behar zaie. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileak ezin izango dira jabetu esleitutako lanpostuaz.
Laugarrena.– Ebazpena.
Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiak ebazpen bat emango du deialdi hau ebazteko, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Ebazpen hori EHAAn argitaratu beharko da.
Lanpostua lortzen duen pertsonak esleipen-ebazpenean ezarritako datan jabetu beharko du lanpostuaz, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Ebazpen hori arrazoitzeko, kontuan hartuko da izangaiak bete egiten dituela deialdian eskatzen diren baldintzak eta zehaztapenak, izendapena egiteko eskumena dagoela, eta izangai hori egokia dela lanpostuari buruz monografian ezarritako eginkizunak eta zereginak betetzeko. Horretarako, gainerako izangaiekin (baldin badaude) alderatuko dira merezimenduak (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza).
Deklaratu ahal izango da deialdia hutsik geratu dela, baldin eta izangaietako batek ere ez baditu betetzen lanpostuaren baldintzak edo izangaietako bat ere ezin bada egokitzat jo, ez duelako deitutako lanpostua betetzeko behar beste merezimendurik eta konpetentziarik.
Bosgarrena.– Errekurtsoak.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien dagokion epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua/ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 2a.
Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusia,
MIKEL IRIONDO BILBAO.
ERANSKINA
Deitutako lanpostua: Goi-kargudunaren idazkari lanpostua.
Kodea: 520010.
Dotazioa: 204.
Kidegoa eta eskala: EGC101 Administrarien Kidegoa – Esk. Administraria edo EGC201 Administrari Laguntzaileen Kidegoa – Esk. Administrari laguntzailea.
Lanpostu-mailako osagarria: 18.
Berariazko osagarria: VI-A.
Kokapena: Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren Idazkaritza Nagusia. Lehendakaritza.
Herria: Vitoria-Gasteiz.
Hizkuntza-eskakizuna: 2.
Derrigortasun-data: 2021-03-03.
Lanpostu-zerrendako betekizunak edo berariazko ezagutzak:
– Hizkuntza-eskakizuna: Arestian aipatutakoa.
RSS