
26. zk., 2026ko otsailaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
584
IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Sukarrietako Udalak egin duen eskaera itsas-lehorreko jabari publikoko lurrak okupatzeko amarraleku bat jartzeko Usparitzako (Sukarrieta) ontziralekuan.
Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.8.b) artikuluaren arabera, baimen-prozeduretan, nahitaezkoa izango da informazioa hogei egunez jartzea jendaurrean.
Sukarrietako Udalak baimena eskatu dio Zuzendaritza honi itsas-lehorreko jabari publikoa okupatzeko, amarraleku bat jartzeko Usparitzako ontziralekuaren inguruan (Sukarrietan).
Eskaria aztertu, eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, 2025/009034. erreferentzia dun espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin daitezen.
Jendaurreko izapidean jarriko den dokumentazioa argitaratuta egongo da Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan:
https://www.euskadi.eus/iljp-amarreleku-sukarrieta/web01-tramite/eu/
Alegazioak eta oharrak aurkezteko dira, bete egin beharko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoak, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:
https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 2a.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS