
26. zk., 2026ko otsailaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
583
IRAGARKIA, 2026ko urtarrilaren 30ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, izan litekeen lehiaren ondorioetarako, Arabako Iruraiz-Gauna, Arraia-Maeztu eta Donemiliaga udal-mugarteetan, «Urkate eta Uraburu» parke eolikoen klusterrerako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.
Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), «Urkate eta Uraburu» parke eolikoen klusterrerako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:
– Eskatzailea: Alerion Spain, SL (IFK: B67364885).
– Eraginpeko udal-mugarteak: Iruraiz-Gauna, Arraia-Maeztu eta Donemiliaga (Araba).
– Haize-sorgailuen kopurua: 2.
– Instalatu den potentzia gordina: 9,9 MW.
– Eragindako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Hori guztia argitara ematen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten, Arabako Lurralde Ordezkaritzan, izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez, GE-Y prozeduraren bidez, hemen: https://www.euskadi.eus/prozedura/ge/web01-a2energi/eu
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 30a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaria,
JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.
RSS