
26. zk., 2026ko otsailaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
582
IRAGARKIA, 2026ko urtarrilaren 29koa, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko idazkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiak hartu dituen erabakiak eta haren eskumeneko gainerako egintzak.
Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrak 112.1 eta 234.4 artikuluetan ezarritakoa eta maiatzaren 13ko 520/2005 Errege Dekretuak, arestian aipatutako Tributuen Lege Orokorra garatzeko Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, 50.3 artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazpenak Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiaren Idazkaritzan jartzen dira (Gaztelako atea 15, 1. solairua, Vitoria-Gasteiz) 15 egun naturaletan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Epealdi horretan, interesdunak, zuzenean edo ordezkari baten bidez (ordezkariak urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. artikuluan ezartzen diren baldintzak bete behar ditu), egintzaren kopia bat jaso ahal izango du Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiaren Idazkaritzan, kopia jaso izana sinatu eta gero. Epe horren barruan agertzen ez bada, jakinarazpena egindakotzat joko da epea amaitu eta hurrengo egunean, legezko ondorio guztietarako.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 29a.
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko idazkaria,
AITOR ACHALANDABASO ARMADA.
RSS