Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2026ko otsailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
572

127/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen hau aldatzen baita: 261/2018 Ebazpena, martxoaren 1ekoa, zeinaren bidez izendatzen baita estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko medikuntza intentsiboko fakultatibo espezialista mediko kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2016. eta 2017. urteetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak.

Otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpen horrek 18.1 oinarrian adierazten duenez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak izendatuko ditu hautaketa-prozesua kalifikatuko duten epaimahaiak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 1eko 261/2018 Ebazpenaren bidez, izendatu egin zen estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko medikuntza intentsiboko fakultatibo espezialista mediko kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 1740/2025 Ebazpenaren bidez, kendu egin zen 2016-2017ko EPEaren deialdiko prozesuen kautelazko etetea, zeina Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 1333/2019 eta urtarrilaren 15eko 32/2020 Ebazpenen bidez erabaki zen, kirurgia plastiko, estetiko eta konpontzaileko fakultatibo espezialista mediko kategorian izan ezik.

Betetzeko, batetik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 1740/2025 Ebazpenean ezarritakoa, eta bestetik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 18.2 oinarriaren 2. paragrafoan ezarritakoa, azken horrek xedatzen baitu epaimahaiko kide guztiek izan beharko dutela administrazio publikoetako edo osasun-zerbitzuetako karrerako funtzionario edo estatutupeko langile finko, edo Osasun Sistema Nazionalari lotutako zentroetako langile lan-kontratudun, aldatu egin behar da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 1eko 261/2018 Ebazpena, zeinaren bidez estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatu baitzen fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko medikuntza intentsiboko fakultatibo espezialista mediko kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 1eko 261/2018 Ebazpena, medikuntza intentsiboko fakultatibo espezialista mediko kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez. Ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Aintzat harturik Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoa (Ebazpen horren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak), Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

ERANSKINA
MEDIKUNTZA INTENTSIBOKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKOA

Epaimahaiburua:

– Titularra: Sebastián José Iribarren Diarasarri.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: Alberto Manzano Ramírez.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Virginia Arnaiz Arnaiz.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Begoña Azcarate Ayerdi.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: María Victoria Boado Varela.

Bosgarren epaimahaikidea:

– Titularra: Fernando Fonseca San Miguel.

Idazkaria:

– Titularra: Rakel Miñón González de Langarica.

– Ordezkoa: Eusebio Martín Sánchez.


Azterketa dokumentala