Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2026ko otsailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
562

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 455/2024 Dekretua, abenduaren 11koa, Garapenaren eta Industria Administrazioaren zuzendaria izendatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira Garapenaren eta Industria Administrazioaren zuzendaria izendatzen duen abenduaren 11ko 455/2024 Dekretuaren argitalpenean (2024ko abenduaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 244. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Laburpeneko 2024/244 (4/2) orrialdean, euskarazko bertsioan,

hau dio:

«455/2024 DEKRETUA, abenduaren 11koa, Garapenaren eta Industria Administrazioaren zuzendaria izendatzeko dena.».

Baina hau esan behar du:

«455/2024 DEKRETUA, abenduaren 11koa, Industria Garapen eta Administrazioaren zuzendaria izendatzeko dena.».

2024/5776 (1/1) orrialdean, euskarazko bertsioan, Izenburuan,

hau dio:

«455/2024 DEKRETUA, abenduaren 11koa, Garapenaren eta Industria Administrazioaren zuzendaria izendatzeko dena».

Baina hau esar behar du:

«455/2024 DEKRETUA, abenduaren 11koa, Industria Garapen eta Administrazioaren zuzendaria izendatzeko dena».

2024/5776 (1/1) orrialdean, euskarazko bertsioan, artikulu bakarrean,

hau dio:

«Artikulu bakarra.– Jose Luis Azkue Arrastoa jauna Garapenaren eta Industria Administrazioaren zuzendari izendatzea».

Baina hau esan behar du:

«Artikulu bakarra.– Jose Luis Azkue Arrastoa jauna Industria Garapen eta Administrazioaren zuzendari izendatzea».


Azterketa dokumentala