Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2026ko otsailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
534

IRAGARKIA, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira «Plantas Fotovoltaicas Integradas en el Sistema OPS del Puerto de Bilbao» izeneko proiektuaren aurretiazko administrazio-baimenaren eta eraikitzeko administrazio-baimenaren eskaerak. Proposatzen da lau instalazio fotovoltaiko eraikitzea, Bilboko portuan, Santurtzi, Zierbena eta Getxo udalerrietan (Bizkaia).

Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan (2020-04-24ko EHAA) xedatutako ondorioetarako, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) xedatutakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatu zaion instalazio elektrikoa.

Espedientea: 48-GE-Y-2025-00016.

– Eskatzailea: Bilboko Portuko Agintaritza.

– Kokapena: Bilboko Portuari dagozkion Estatuaren titulartasuneko lursailen barruan; Santurtzi, Zierbena eta Getxo udalerrietan.

– Eguzki-instalazioek hartzen duten azalera: 3 ha.

– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, guztira: 12.748.892,70 euro.

– Helburua: Bilboko Portuko Agintaritzak garatutako OPS azpiegituran integratutako autokontsumorako 4 planta fotovoltaiko instalatzea.

– Instalazioaren ezaugarriak: IUA industria-ingeniariak 2024ko urrian sinatutako proiektuan adierazitakoak, espedientean dagoena.

– Eskaeraren helburua: aldez aurreko eta eraikitzeko administrazio-baimenak.

Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa azter dezaten Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko Lurralde Bulegoan (Bilboko Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua) eta Interneteko url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Bizkaiko lurralde-ordezkaritzan alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan (bi kopia) edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 20 egun balioduneko epean.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuek, behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek, jendaurreko informazioaren izapide honetan egindako alegazioak, nahitaez, bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dituzte.

Bilbao, 2026ko urtarrilaren 29a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.


Azterketa dokumentala