
24. zk., 2026ko otsailaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 1 orri.)
- EPUB (117 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
532
IRAGARKIA, 2026ko urtarrilaren 28koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera, «Zaballa» parke eolikoa ezartzeko Arabako Vitoria-Gasteiz, Iruña Oka eta Kuartango udal-mugartetan.
Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), iragartzen da zer eskaera aurkeztu den «Zaballa» parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimena lortzeko:
– Eskatzailea: Alerion Spain, SL (IFK: B67364885).
– Tartean dauden udal-mugarteak: Vitoria-Gasteiz, Iruña Oka eta Kuartango (Araba).
– Haize-sorgailuen kopurua: 1.
– Instalatu den potentzia gordina: 4,95 MW.
– Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Hori guztia argitara ematen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aukera izan dezaten lehia-eskabidea aurkezteko aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera Industria, Arabako Lurralde Ordezkaritzan, izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez, GE-Y prozeduraren bidez, hemen: https://www.euskadi.eus/prozedura/ge/web01-a2energi/eu
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 28a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Arabako lurralde-ordezkaria,
JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.
RSS