
24. zk., 2026ko otsailaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
531
AGINDUA, 2026ko urtarrilaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Durango udalerriko (Bizkaia) «Bartolome Ertzilla» musika-eskola publikoari espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Aztertu da Durango udalerriko (Bizkaia) «Bartolome Ertzilla» musika-eskola publikoaren titularra den «Organismo autónomo admtvo Escuela de música y Conservatorio de grado medio Bartolomé Ertzilla»k espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten organismoek egin diote txostena.
Aztertu dira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolen maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretua eta gai horretan aplikagarri diren indarreko gainerako legeak. Beraz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimena ematea Durango udalerriko (Bizkaia) «Bartolome Ertzilla» musika-eskola publikoari emandako baimena aldatzeko. 2025eko irailaren 1etik aurrera, Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, erregistro-datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 014990 (EAE) eta 48009724 (unibertsala).
Izen generikoa: musika-eskola publikoa.
Izen espezifikoa: «Bartolome Ertzilla».
Titularra: «Organismo autónomo administraivo Escuela de música y Conservatorio de grado medio Bartolomé Ertzilla».
Helbidea: Montevideo 7.
Udalerria: Durango.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
• Mailak: 1, 2, 3 eta 4.
• Familiak eta espezialitateak:
– Kantuko espezialitatea: kantua, kantu korala.
– Hari igurtziko instrumentuak: biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua.
– Zurezko haize-instrumentuak: klarinetea, flauta, oboea, saxofoia.
– Metalezko haize-instrumentuak: tronpeta, tronboia.
– Teklatu-instrumentuak: pianoa.
– Perkusio-instrumentuak: perkusioa.
– Hari pultsatuko instrumentuak: gitarra, baxu elektrikoa.
– Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak: txistua.
– Teknologia musikala: informatika musikala.
– 1. mailako espezialitatea: musika-hezkuntza goiztiarra.
– Beste musika-tresna eta tailer batzuk (2. maila): konposizio-tailerra, musika-hitzaldien tailerra, 65 urtetik gorakoentzako musika-tailerra.
Bigarrena.– Ikastetxearen titularra den entitateak nahitaez bete beharko du indarrean dagoen araudia ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademiko eta hizkuntza-eskakizunei dagokienez, baita indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeria ere. Era berean, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean, emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, legezko ordezkariaren bitartez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
Hirugarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen entitate titularrak izen generikoa erabili beharko du lehenengo, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, Estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du ikastetxearen publizitateak.
Laugarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 22a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS