
24. zk., 2026ko otsailaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
526
AGINDUA, 2026ko urtarrilaren 28koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, zazpiehun eta berrogeita hamar milioi euroko Euskadiko Zor Publikoa jaulkitzeko eta eragiketa horren ezaugarriak zehazteko dena.
Urtarrilaren 20ko 6/2026 Dekretuaren bitartez, 2026ko ekitaldirako zorpetze-eragiketak egitea erabaki eta baimentzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko 2026. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 7/2025 Legearen 10. artikuluko 1. apartatuan Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren kargura.
Dekretu horren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean agindutakorekin bat etorriz, Ogasun eta Finantzetako sailburuari dagokiola, agindu baten bidez, xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko tresnak eta modalitateak zehaztea, bai eta dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren finantza-baldintzak eta ezaugarriak zehaztea ere, dekretuaren aurreikuspenen barruan betiere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baldin eta zor publikoa balore gisa jaulkitzen bada.
Hori guztia kontuan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Zazpiehun eta berrogeita hamar milioi (750.000.000) euroko Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipena egingo da, urtarrilaren 20ko 6/2026 Dekretuan jasotzen diren baimenei jarraikiz.
2. artikulua.– Jaulkiko den Zor Publikoak ezaugarri hauek izango ditu:
a) Zenbateko nominala: 750.000.000 euro.
b) Modalitatea: bonu jasangarriak.
c) Jaulkitze-prozedura: kokapen publikoa.
d) Jaulkitze- eta ordainketa-data: 2026ko otsailaren 9a.
e) Interesa: % 3,25eko urteko nominala; ordainketa: urte bakoitzeko apirilaren 30ean. Kupoi luze bat 2027ko apirilaren 30ean ordainduko da.
f) Jaulkitze-prezioa: % 99,550.
g) Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.
h) Amortizazio-data: 2036ko apirilaren 30a.
i) Balioen adierazpidea: kontuko idatzoharrak.
j) Balio unitarioa: mila (1.000,00) euro.
k) Jaulkipenaren kotizazioa: Bilboko Burtsa.
3. artikulua.– Ogasun eta Finantza Sailak bideratuko du jaulkipeneko balioen harpidetza, hain justu ere jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez, balore-merkatuaren indarreko araudiarekin bat etorriz gaikuntza duten erakundeak baitira.
4. artikulua.– Finantza Politika eta Aurrekontu Sailburuordetzaren eta Finantza Politika eta Gizarte Aurreikuspen Zuzendaritzaren titularrei baimena ematen zaie zorpetze-eragiketa hau egiteko behar diren kontratuak eta gainerako dokumentu erantsi eta osagarriak sinatzeko.
5. artikulua.– Entitate mandatudunetako baten bidez ordainduko da harpidetza; jaulkipenaren interesak eta amortizazioa, berriz, Sociedad de Gestión de los Sistemas de Registro, Compensación y Liquidación de Valores SA enpresak ordainduko ditu xede horretarako izendatutako entitate eragilearen bidez, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 38. artikuluan agindutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 28a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.
RSS