Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2026ko otsailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
519

EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 30ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Ikertzaile Doktore Iraunkorra izendatzeko dena. Plaza horietara sartzeko lehiaketa 2025eko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez deitu zen (2025-11-21eko EHAA).

Errektore honek ebatzi du Jorge Casanova Marcos jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore Iraunkor gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***7402**, kodea: IDPTCL1-D00039-8. Jakintza arloa: Kimika Fisikoa. Saila: Kimika Fisikoa. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebakarra. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Kimika Fisikoa».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko

Leioa, 2026ko urtarrilaren 30a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,

EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.


Azterketa dokumentala