
23. zk., 2026ko otsailaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
518
IRAGARKIA, Donostiako farmazia-eskualdean (Gipuzkoa) farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.
Farmazia-bulegoak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, jakinarazten da Donostiako farmazia-eskualdean (Gipuzkoa) dagoen farmazia-bulego baten % 100 eskualdatzeko proposamena dagoela.
Farmazia-bulegoa eskuratzeko interesa duten farmazialariek leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmazia-bulegoari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:
– Osasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia.
– Osasun Sailaren Bizkaiako lurralde-ordezkaritza, Errekalde zumarkalea 39, Bilbao.
Farmazia-bulegoa eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuta.
Farmazia-bulegoa eskuratzeko eskabideei 274,81 euroko tasa ezarriko zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 27a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.
RSS