Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2026ko otsailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

HEZKUNTZA SAILA
516

EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 29koa, Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren zuzendariarena, irakaskuntzako hizkuntza eskakizunetarako azterketen Ebaluazio Batzorde Bateragilea izendatzen duena.

Ebazpen honen xedea da Irakaskuntzako Hizkuntza Eskakizunetarako Azterketen Ebaluazio Batzorde Bateragilea izendatzea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1994ko urtarrilaren 10eko Aginduaren 12. artikuluak dioenaren ildotik.

Horregatik, hizkuntza-eskakizunen azterketak garaiz eta zuzen antolatu ahal izateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honen bidez Irakaskuntzako Hizkuntza Eskakizunetarako Azterketen Ebaluazio Batzorde Bateragilea izendatzen da.

2. artikulua.– Batzorde Bateragilea honako kide hauek osatuko dute:

– Ander Alonso López jauna, lehendakaria.

– Josune Erauskin Olanga andrea, Arabako azterketa-batzordeko burua.

– Maite Ruiz de Egino Begoña andrea, Bizkaiko azterketa-batzordeko burua.

– Amets Esnal Ortiz de Zarate andrea, Gipuzkoako azterketa-batzordeko burua.

3. artikulua.– Batzorde Bateragileko ordezko kidea hauek izango dira: lurraldeetako azterketa-batzordeetan idazkari-lanak egiten dituzten aztertzaileak.

4. artikulua.– Batzorde Bateragilea da hizkuntza-eskakizunen azterketa guztien arduradun, Hezkuntza Sailak horretarako eman dituen arauzko erabakien ildotik. Era berean, lurraldeko batzordeburuei dagokie Batzorde Bateragilearen xedapenak beren lurraldean ezartzea eta beren lurraldeko azterketa-prozeduraz arduratzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 29a.

Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren zuzendaria,

JOSUNE ZABALA ALBERDI.


Azterketa dokumentala