
23. zk., 2026ko otsailaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSASUN SAILA
513
AGINDUA, 2026ko urtarrilaren 28koa, Osasuneko sailburuarena, Farmazia Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2025eko urriaren 13ko Aginduak 4. oinarrian ezarritakoari jarraituz –agindu horrek Saileko lanpostu huts bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egin zuen–, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Osasun Saileko Farmazia Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 150).
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasiko da zenbatzen errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 28a.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS