
23. zk., 2026ko otsailaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 4 orri.)
- EPUB (265 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
512
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika akademikoak arautzen dituen araudiaren aldaketa argitaratzeko dena.
2019ko abuztuaren 6an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Araudi Erregulatzailea, 2019ko uztailaren 12ko Gobernu Kontseiluan onartua.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoak arautzen dituen Araudia aldatzeko proposamena, unibertsitate-komunitateari kontsulta publikoa egin ondoren, Graduko eta Graduondoko Batzordeetan aurkeztu da. Hori guztia, UPV/EHUren estatutuak onartzen dituen otsailaren 15eko 17/2011 Dekretuaren arabera. Dekretu horren 88.b) eta 90.b) artikuluek Graduko Batzordeari eta Graduondoko Batzordeari ematen diete, hurrenez hurren, Gobernu Kontseiluari ikasketen antolamenduari eta kudeaketari buruzko araudiak proposatzeko eskumena.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errekurtsoen, Irizpenaren eta Sinplifikazioaren Administrazio Batzordeak (COARD/EISBA) aldeko irizpena eman dio proposamenari, 2025eko azaroaren 27ko bilkuran.
Aipatutako guztiagatik, eta Estatutuen 177.1 d) artikuluan adierazitakoa betetzeko, ikusita Gradu eta Eraldaketa Digitalerako errektoreordeak eta Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzarako errektoreordeak proposatuta,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2025eko abenduaren 11n egindako bileran onartutako Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoak arautzen dituen Araudiaren aldaketa bidaltzea, argitara dadin, eranskinean jasotako moduan.
Bigarrena.–– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari eta, haren kontra, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da jurisdikzio ordena horretako epaitegietan bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita epe biak. Edozelan ere, ezingo dira jarri bi errekurtsoak aldi berean.
Leioa, 2025eko abenduaren 11.
Idazkari nagusia,
LEIRE GARMENDIA ARRIETA.
RSS