
22. zk., 2026ko otsailaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
510
IRAGARKIA, UTE Variante Sur Ferroviaria Bilbao F1 jabari publiko hidraulikora isurtzeko baimena berrikusteko-espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Agentzia honi baimena eskatu zaio. Hona hemen baimenaren datuak:
Espedientearen kodea: VDP-B-2025-0047 / V-48-01688.
Erakunde eskatzailea: UTE Variante Sur Ferroviaria Bilbao F1.
Jarduera: Lurrazaleko eta lurpeko trenbideak eraikitzea.
Jardueraren kokapena: Ortuella (Bizkaia).
Ingurune hartzailea: Triano ibaia.
Isurketa puntuak (IP) (UTM koordenatuak (30N ETRS89):
IP1, X = 494.974 Y = 4.795.742.
IP2, X = 495.857 Y = 4.794.565.
IP3, X = 495.802 Y = 4.794.514.
Isurketa mota eta baimendutako bolumena: 1. isurketa: Serantes enborra ahokadurako industriako hondakin-urak (118.694 m3/urte); 2. isurketa: SE-02 larrialdi-galeria ahokadurako industriako hondakin-urak (427.385 m3/urte); 3. isurketa: hondakin-ur sanitarioak (528 m3/urte).
Jardueraren deskribapena: UTE Variante Sur Ferroviaria Bilbao F1 elkarteak baimena eskatu du trenbideak eraikitzeko jardueratik eratorritako isurketak egiteko. Obretan industriako hondakin-urak isuriko dira, zulaketa-prozesutik eta tunelen infiltrazio naturaletik datozenak, obretako bi ahokaduretan: Serantes enborra (1. isurketa) eta SE-02 larrialdi-galeria (2. isurketa). Isuri aurretik, ur gordinak tratatu egingo dira behar bezala dimentsionatutako sistemetan: lodiak arbastatuz, harearik gabe, dekantazio fisiko-kimikoa eginez, pH-a doituz eta koipeak flotatuz, eta zuzenean isuriko dira IP1 eta IP2 isurketa-puntuetara, Triano ibaira eta Granada errekara, hurrenez hurren. Gainera, hondakin-ur sanitarioak isuriko dira SE-02 larrialdi-galeriaren eremuan (3. isurketa), langileen komunetik. Behar bezala dimentsionatutako lohi aktiboen araztegi trinkoan tratatu ondoren, IP3an sartuko da lurrean.
Uren Legearen Testu Bateginean eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduan ezarritakoa oinarri hartuta, eskumena duen organo honek, jendaurreko informazio-izapide hau egitea erabaki du, interes publikoko arrazoiengatik. Izapide horri hasiera emango zaio, jende guztiak horren berri izan dezan, hogeita hamar (30) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta agentzia honen webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, kalteduntzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez diezazkieten Uraren Euskal Agentziari, adierazitako epean. Era berean, epe horretan, KZgunearen zentro-sareko zentroetan eskuragarri egongo dira kontsultarako behar diren bitartekoak, agentzia honen Interneteko atarian.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilak 27a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Isurketa arduraduna,
ALESANDER HERNÁNDEZ LIZARRAGA.
RSS