Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2026ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
509

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Azpeitiko udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Iturraundi iturburutik urtean 4.805 m3 aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzeko espedientea, ura abeltzaintzarako erabiltzeko.

Espedientea: A-G-2023-0022.

Eskatzailea: Iturraundi Komunitatea.

Hargunearen kokapena: Azpeitia (Gipuzkoa).

Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X: 559.862 eta Y: 4.778.021.

Eskatutako urteko bolumena: 4.805 m3 urtean.

Uraren erabilera: abeltzaintzakoa.

Aprobetxamenduaren deskribapena: iturburutik datozen urak biltegi zatikatu batera bideratzen dira, eta handik Txokolate, Txoko-Gain, Garin 1, Garin 2 eta Oñatz Haundi baserrietan abeltzaintza-erabilerarako banatzen dira.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 27a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala