Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2026ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
505

IRAGARKIA, Osasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, B-84/2025-S zehapen-prozedurari hasiera emateko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hartu duen erabakia jakinarazteko dena.

Farid XXIII SM entitateari (B13902911 IFZ) ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko egintza. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2025eko abenduaren 19an zehapen-espedienteari hasiera emateko erabakia hartu zela, ustez osasun-araudiaren aurkako falta batzuk egiteagatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute hasiera-erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe berean, espedientea ikusi ahal izango dute Osasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39A, 5. solairua). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.

Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hau ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2.f) artikuluan esandakoaren arabera.

– Erantzukizuna onartzeko aukera dago, aipatutako 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorioekin; alegia, dagokion zehapena ezarriz amai daiteke prozedura, eta, hala bada, % 20 murriztuko da hasieran ezarritako isun-zehapenaren zenbatekoa.

Halaber, ebazpena baino lehenagoko edozein unetan isun-zehapena borondatez ordaintzeak amaitu egingo du prozedura, eta % 20ko murrizketa egingo zaio proposatutako isun-zehapenaren zenbatekoari.

Kasu bietan, murrizketez baliatzeko, zeinak metagarriak baitira, beharrezkoa da zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera egitea edo haiei uko egitea.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek «dies a quo» efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2026ko urtarrilaren 26a.

Osasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTÍNEZ.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala