
22. zk., 2026ko otsailaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 3 orri.)
- EPUB (153 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
504
IRAGARKIA, 2026ko urtarrilaren 26koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita 13,2 kV-ko «3068 L18 Ortuella-Gallarta» aireko linea elektrikoa eraberritzeko proiektua, Ortuellako (Bizkaia) udal-mugarteetan.
Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2020-04-20ko EHAA; dekretu horren bidez arautzen dira instalazio hauen administrazio-baimenerako prozedurak: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak), eta hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-27ko BOE); Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak (01etik 09ra bitarteko JTO-LAT) onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua (2008-03-19ko BOE); eta Goi-tentsioko instalazio elektrikoei buruzko arautegia eta haren jarraibide osagarriak (01etik 23ra bitarteko JTO-RAT) onartzen dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua (2014-06-09ko BOE). Izan ere, instalazio horretarako eskatu dituzte aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko baimena eta onura publikoaren deklarazioa.
Erreferentzia: IED/YMM.
Espedientea: 48-AT-Y-2024-00087.
– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.
– Kokapena: Ortuellako (Bizkaia) udal-mugartea.
– Aurrekontua, guztira: 62.339,89 euro.
– Helburua: 13,2 kV-ko «3068 L18 Ortuella - Gallarta» aireko linea elektrikoa eraberritzea, 9018 eta 2701 euskarrien artean antzemandako anomalia zuzentzeko eta eremu horretako hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzeko.
– Instalazioaren ezaugarriak: Pedro Cotero Alonso industria-ingeniariak 2024ko martxoan sinatutako proiektuan adierazitakoak (proiektua espedientean dago).
Proiektua gauzatzeko aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko baimena, eta onura publikoaren deklarazioa eskatzen dira.
Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduketak ukitutako gainerako titularrek. Interesdunen zerrenda iragarki honen amaieran sartu da, berariaz aztertu ahal izan dezaten proiektua, sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao) edo honako url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Ordezkaritza honetan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 30 egun balioduneko epean.
Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.
Bilbao, 2026ko urtarrilaren 26a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.
RSS