Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2026ko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SOPELAKO UDALA
487

IRAGARKIA, Sopelako zarataren eta zonakatze akustikoaren maparen behin betiko onarpenari buruzkoa.

Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026/0004 zenbakiarekin, 2026ko urtarrilaren 9an egindako bilkuran, honakoa xedatu du:

Lehenengoa.– Sopelako zarataren eta zonakatze akustikoaren mapa behin betiko onartzea.

Bigarrena.– Dokumentazioa –gaiari lotutako analisi-dokumentuak eta dokumentazio grafikoa barne– formatu digitalean bidaltzea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.– Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Tokiko Gobernu Batzordeari, hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluen arabera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Bilboko Administrazioarekiko Auzietako dagokion Epaitegian, 2 hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen arabera.

Berraztertze-errekurtsoa aurkeztuz gero, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri lehenengoa berariaz ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte.

Halaber, interesdunak bere eskubideak hobeto defendatzeko egokitzat jotzen duen beste edozein errekurtso edo ekintza jarri ahal izango du.

Sopela, 2026ko urtarrilaren 15a.

Jarduneko alkatea,

UNAI DEL BURGO GARCIA.


Azterketa dokumentala