
21. zk., 2026ko otsailaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
484
IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2025eko azaroaren 18ko Ebazpena jakinarazten duena; ebazpen horren bidez, jarduera turistikoaren amaieraren deuseztasuna deklaratzen da.
Saiatu arren, ezinezkoa izan da aipatutako ebazpena jakinaraztea. Hori dela eta, iragarki hau argitaratu da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Prozeduran interesa duen pertsonak (eranskinean jasota dago) ebazpenaren testu osoa eskura dezake Turismo eta Merkataritzako Bizkaiko lurralde-bulegoan (Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez ere eskuratu ahal izango du edukia: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; hortaz, beronen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 20a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
CLARA NAVAS ROMANO.
RSS