Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2026ko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
483

IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2025eko azaroaren 13ko Erabakia jakinarazten duena. Erabaki horren bidez, hasiera ematen zaio jarduera turistikoa egiteko gaitzen duten eskakizunak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko prozedurari.

Ezinezkoa izan da erabaki hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Prozeduran interesa duen pertsonak -eranskinean agertzen da bera- egintzaren testu osoa eskura dezake, Turismo eta Merkataritzako Bizkaiko lurralde-bulegoan (Concha Jeneralaren Kalea 23, Bilbao).

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez ere espedientearen edukira sar daiteke: (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).

Erabaki honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 20a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

CLARA NAVAS ROMANO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala