
21. zk., 2026ko otsailaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
482
IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, B-60/2025-S zehapen-prozeduran Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak eman duen ebazpena jakinarazteko dena.
COE 51 SL (IFZ: B13987433) entitateari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena; horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio zehapen-espedientean ebazpena eman dela arau-hauste sanitario bat egiteagatik. Jarri zaion isunaren guztizko zenbatekoa 600 euro da.
Legezko ohartarazpenak:
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen aurrean. Gora jotzeko errekurtsoa, aipatu den sailburuordearen aurrean jar daiteke, baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean ere, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jaso den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluak eta hurrengoek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan aztertu ahal izango dute (Rekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.
Era berean, interesdunei ohartarazten zaie epe honen barruan ordaindu beharko dutela isuna: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta hilaren azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo bigarren hilabeteko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena irmoa izango da, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesdunak gora jotzeko errekurtsorik jarriz gero, errekurtso horren ezespenaren berria jasotzen duenean –ezetsi egiten bada, behintzat–.
Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Bizkaiko Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan – aldez aurretik hitzordua).
Isuna borondatezko epean ordaindu ezean, premiamendu bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion errekarguekin.
Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» ondorioak ditu, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Bilbao, 2026ko urtarrilaren 26a.
Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkaria,
ANDONI GAMBOA MARTÍNEZ.
RSS