
21. zk., 2026ko otsailaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
476
IRAGARKIA, ibilgailuak dauden lekutik eramateko errekerimenduak jakinarazten dituena.
Aurrez aurre jakinarazi nahi izan dira behean aipatzen diren errekerimenduak, baina ezin izan da egin. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Errekerimendu honekin batera beste ohartarazpen hauek ere egiten dira:
Lehenengoa.– Bi hilabete baino gehiago igaro direnez zerrendatzen diren ibilgailuak ibilgetu edo bide publikotik kendu zirenetik, eta tarte horretan alegaziorik aurkeztu ez denez, dauden lekutik eraman beharko dituzue ibilgailuak, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezartzen duelako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 106. artikuluaren 1. apartatuko a) paragrafoak eta apartatu horretako azken tartekiak.
Bigarrena.– Jakinarazten dizuegu, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta ibilgailua eraman aurretik, ibilgailua kentzeagatik eta gordetzeagatik sortutako gastuak ordaintzeko eska dakizuekeela.
Hirugarrena.– Ibilgailuak adierazitako epean eraman ezean, tratamendurako zentro baimendu batera eramango dira ibilgailuak, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko legearen 106.1 artikuluaren azken tartekian xedatutakoaren arabera.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 9a.
Gipuzkoako Trafikoko lurralde-arduraduna,
AMAYA ARBULU SAN PEDRO.
RSS