Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2026ko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
475

EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 23koa, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2026. urteko ediziorako aurkezturiko proiektuak onartzeko.

AURREKARIAK

1.– 2025eko azaroaren 25ean argitara eman zen EHAAn 2025eko urriaren 23ko Agindua Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi-asmorik gabeko entitate publiko eta pribatuei Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2026. urteko ediziorako proiektuak aurkezteko.

2.– Aurreko paragrafoan aipatutako Aginduaren 7. oinarriak dioenez, hautaketa egiteko Hautaketa Batzordeak honako balorazio-irizpide hauek hartuko ditu kontuan proiektuak hautatzean:

– Proiektuaren gizarte-interesa (40 puntu gehienez).

– Proposatutako lanaren iraunkortasuna (40 puntu gehienez).

– Ostatuaren instalazioen baldintzak (15 puntu gehienez).

– Proposamenaren originaltasuna (5 puntu gehienez).

3.– Halaber, deialdia arautzen duen Aginduaren 7. oinarrian dioenez, 40 puntu edo gehiago lortzen dituzten proiektuak hautatuko dira.

4.– Hautaketa Batzordea 2026ko urtarrilaren 21ean bildu zen Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzan eta entitate publikoek eta irabazi asmorik gabeko entitate pribatuek «Auzolandegiak» programaren 2026. urteko ediziorako aurkeztutako proiektuak aztertu zituen, baita proiektuen balorazioa egin ere, deialdia arautzen duen Aginduaren 7. oinarrian zehaztutako hautaketa-irizpidean eta baldintzak kontuan hartuta.

5.– Hautaketa Batzordeak aurkeztutako proiektuen azterketaren eta balorazioaren emaitzak 2026ko urtarrilaren 21eko aktan jaso ondoren, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeari aurkeztu zion EAEko administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2026. urteko ediziorako proiektuen hautaketa-proposamena.

6.– Aginduaren 13. oinarriko 1. puntuak dioenez Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeak «Auzolandegiak» programarako proiektuen onarpenari buruzko ebazpena emango du, Hautaketa Batzordearen proposamena ikusita.

Horiek horrela izanik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aginduan aipatzen diren proiektuak onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2026. urteko ediziorako, Hautaketa Batzordeak egindako hautaketa-proposamena aintzat hartuta. Aurkeztutako proiektu guztiak aztertu eta deialdia arautzen duen Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren urriaren 23ko Aginduaren 7. oinarrian zehaztutako alderdiak kontutan hartuta balioetsi ondoren egin du Hautaketa Batzordeak bere hautaketa-proposamena.

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau entitate interesdun guztiei jakinarazi beharko zaie. Halaber, azaldu behar zaie administrazio-bidea agortzen ez duen egintza honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaiola Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.– Onartutako proiektuen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ditzatela agintzea, jende guztiak ezagut ditzan.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 23a.

Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN 2026KO «AUZOLANDEGIAK» PROGRAMARAKO ONARTUTAKO PROIEKTUAK
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala