
21. zk., 2026ko otsailaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (109 KB - 3 orri.)
- EPUB (116 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
466
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 20koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten eta jakinarazten baita 2025-2026 ikasturtean Sexu Indarkerian Esku Hartzeko Adituaren Diploma egiteko aurreikusitako ikasleentzako laguntzak ematea.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2025eko azaroaren 26ko Ebazpenaren bidez, 2025-2026 ikasturtean Sexu Indarkerian Esku Hartzeko Adituaren Diploma egiteko ikasleentzako laguntzak emateko deialdia egin zen (abenduaren 17ko EHAA, 243. zk.). Ebazpen horren 12. artikuluak dioenez, «Eskabideak hautaketa-batzordeak aztertuko ditu, eta proposamena bidaliko dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Idazkaritza Nagusiari.
Organo kudeatzaileak, espedientea eta hautaketa-batzordearen txostena ikusi ondoren, ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari igorriko dio. Horrek ebazpen espresua emango du, hasitako prozesua amaitu, eta eman eta ukatu diren dirulaguntzak adierazita. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie eskatzaileei».
Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren pertsonei laguntzak ematea Sexu Indarkerian Esku Hartzeko Adituaren Diploma egin dezaten. Bakoitzak zenbat jasoko duen ere adierazten da bertan.
Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren pertsonei Sexu Indarkerian Esku Hartzeko Adituaren Diploma egiteko dirulaguntzak ukatzea, ukatzeko arrazoia esanez.
Hirugarrena.– Dirulaguntza zatika ordainduko da; haren % 75 laguntza emateari buruzko ebazpena ematen denean; gainerako % 25a, berriz, Deustuko Unibertsitateak onuradunak lehenengo ikasturteko lehen seihilekoan zer-nolako asistentzia eta aprobetxamendua izan duen azaltzeko bidalitako jarraipen-txostena jasotakoan. Hori guztia Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2025eko azaroaren 26ko Ebazpenaren 14. artikuluari jarraituz.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkez dezakete, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 20a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.
RSS