Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2026ko urtarrilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
463

IRAGARKIA, Ajangizko udalerrian (Bizkaia), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.

Espedientearen kodea: A-B-2025-0012.

Eskatzailea: Maier, S. Koop.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025-12-26ko ebazpen baten bidez eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Maier, S. Koop.– ri eman zaiola Ajangizko udal-mugartean (Bizkaia) enpresaren instalazioen ondoan kokatutako 3. putzua izeneko zundaketa zaharretik urtean 150.000 m3 lurpeko ur aprobetxatzeko, industria-erabileretarako, 20 urteko eperako.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 15a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala