Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2026ko urtarrilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
458

EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita zein pertsonak edo erakundek jaso dituzten 2024ko ekitaldirako enplegu lagundurako jarduerak garatzeko laguntzen deialdiaren babesean eman diren dirulaguntzak.

Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 26.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak zehaztuta, eta jasotako laguntza aldatu zaienen zerrenda.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2024ko ekitaldirako enplegu lagundurako jarduerak garatzeko laguntzen deialdiaren babesean eman diren laguntzen onuradun izan diren pertsonen edo erakundeen zerrenda. Erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak 2024ko maiatzaren 28ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdia (2024ko ekainaren 7ko EHAAn, 111. zenbakian, argitaratu zen, zuzendari nagusiaren 2024ko maiatzaren 29ko ebazpenaren bidez), ebazpen honen eranskinaren arabera.

Bigarrena.– Berariaz jakinaraztea deialdi honen babesean diruz lagundutako enpleguko jarduketak Europako Gizarte Funtsak finantzatzen dituela % 40an, Euskadiko 2021-2027 EGIF+ programaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 19a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala