
20. zk., 2026ko urtarrilaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 3 orri.)
- EPUB (119 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
457
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 20koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Karkizanoko tunelaren errefortzu eta errehabilitaziorako eraikuntza proiektua» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
2025eko maiatzaren 27ko Ebazpenaren bidez, «Karkizanoko tunelaren errefortzu eta errehabilitaziorako eraikuntza proiektua» onetsi zen. Ebazpena 2025eko ekainaren 13an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (111. zk.).
Proiektuaren helburu nagusia da tunela osatzen duten azpiegiturak beharrezko eskakizun eta estandarretara egokitzea, zirkulagarritasun-, segurtasun-, kalitate- eta erosotasun-maila bermatzeko.
Lursailak lortzeko eta ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatzeko, proiektuak ondasun eta eskubide horien identifikazio zehatza biltzen du. Horretarako, desjabetzeen eranskinean ageri dira lurzatien zerrenda eta planoak.
Organo honek eskumena du garraio-azpiegituren arloko jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren desjabetze-espedienteak izapidetzeko, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 382/2024 Dekretuaren 11.2.c) artikuluak xedatzen duenaren arabera.
Abenduaren 19ko 26/2022 Legeak aldatutako Trenbide Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, beste lursail batzuk erabili beharra dakarten trenbide-lineen proiektuak, horien tarteak edo tren azpiegituraren beste elementu batzuk eraikitzeko proiektuak edo lehendik zeuden azpiegiturak aldatzeko proiektuak onartzen direnean, onespenak berekin ekarriko du onura publikoaren edo gizarte-interesaren deklarazioa, lursail horiek okupatu beharra izatea eta okupazio hori premiazkotzat deklaratzea, ukitutako eta identifikatutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.
Nolanahi ere, proiektua onartzeak inplizituki berekin dakarren arren proiektuak ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.2, 18. eta 19.2 artikuluek ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrean jarri behar dela ezartzen dute, nahi duenak alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan ditzan, okerrak zuzentzeko eta interesdunak zein diren ondo zehazteko.
Hortaz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehengoa.– Aurrekarietan aipatzen diren «Karkizanoko tunelaren errefortzu eta errehabilitaziorako eraikuntza proiektua»-ren obrak gauzatzeko nahitaezko desjabetzearen espedientea hastea., ebazpen honen I. eranskinean zehazten diren eraginpeko ondasun eta eskubideak identifikatuz.
Bigarrena.– Jendaurrean jartzea «Karkizanoko tunelaren errefortzu eta errehabilitaziorako eraikuntza proiektua» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ebazpen hau azken aldiz argitaratu eta hurrengo hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Mugikortasun Jasangarriaren Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzara jo beharko dute, idatziz (Donostia kalea 1, Lakua 1, 01010 – Vitoria-Gasteiz).
Aipatutako epean, ondasun eta eskubideen zerrenda Elgoibarko udaletxeko iragarki-oholean ere erakutsiko da jendaurrean.
Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginpeko ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen iragarkia Elgoibarko udaletxeko iragarki-oholean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 20a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.
RSS