Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2026ko urtarrilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
456

EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 20koa, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariarena, honako hau zuzentzen duena: «Ebazpena, 2025eko abenduaren 17koa, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariarena, zeinaren bidez deialdia egiten baitzaie gazteei 2026an "Euskadiko Gazteak Lankidetzan" programan parte hartzeko».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluak hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Era horretako akatsak aurkitu dira Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariaren 2025eko abenduaren 17ko Ebazpenean, zeinaren bidez deialdia egiten baitzaie gazteei 2026an «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programan parte hartzeko. Zehazki, 2025eko abenduaren 23an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 247. zenbakian, eta honako hauek zuzendu behar dira:

2025/5490 (10/1) orrialdean, Ebazpenaren izenburuan, hau esaten duen lekuan:

«EBAZPENA, 2025eko abenduaren 17koa, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariarena, zeinaren bidez deialdia egiten baitzaie gazteei 2026an "Euskadiko Gazteak Lankidetzan" programan parte hartzeko».

Hau esan behar du:

«EBAZPENA, 2025eko abenduaren 17koa, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariarena, 2026an "Euskadiko Gazteak Lankidetzan" programan parte hartzeko gazteentzako dirulaguntzen deialdia egiten duena».

2025/5490 (10/2) orrialdean, Azken Xedapenetako bigarrenean, hau esaten duen lekuan:

«Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera».

Hau esan behar du:

«Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera».

2025/5490 (10/3) orrialdean, I. eranskineko hirugarren oinarriaren 3 atalean, hau esaten duen lekuan:

«3.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita».

Hau esan behar du:

«3.– Eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita».

2025/5490 (10/3) orrialdean, I. eranskineko laugarren oinarrian, hau esaten duen lekuan:

«Balorazio Batzordearen osaera Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako titularraren ebazpen baten bidez argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, "Euskadiko Gazteak Lankidetzan" programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 22.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera».

Hau esan behar du:

«Balorazio Batzordearen osaera Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako titularraren ebazpen baten bidez argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, "Euskadiko Gazteak Lankidetzan" programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 22.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera eta beti ere ebaluazio-lanari ekin aurretik».

2025/5490 (10/4) eta 2025/5490 (10/5) orrialdean, I. eranskineko zazpigarren oinarriaren 7 atalean, hau esaten duen lekuan:

«Dirulaguntza emateko ebazpenak ez dio amaiera emango administrazio-bideari. Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1 m) artikuluan».

Hau esan behar du:

«Dirulaguntza emateko ebazpenak ez dio amaiera emango administrazio-bideari. Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera».

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 20a.

Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria,

ADRIÁN LÓPEZ SARACHAGA.


Azterketa dokumentala