
20. zk., 2026ko urtarrilaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 2 orri.)
- EPUB (154 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
447
AGINDUA, 2026ko urtarrilaren 21ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2025eko uztailaren 29ko Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, ebatzi eta argitaratu egiten dira egiaztatutako eguneroko komunikabide profesionalei 2025erako esleitutako dirulaguntzak, hedatzen dituzten edukiak sortu, landu eta argitaratzean adimen artifizial sortzaileak duen eragin negatiboa minimizatzeko.
2025eko maiatzaren 12an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Politikako sailburuaren 2025eko apirilaren 30eko Agindua, eguneroko informazioa ematen duten komunikabide profesionalek zabaltzen dituzten edukiak sortzean, lantzean eta argitaratzean adimen artifizial generatiboak duen eragin negatiboa minimizatzeko 2025erako dirulaguntzen deialdia egiten duena.
Aurkeztutako eskabideak aztertu eta baloratu ondoren, Jaurlaritzaren lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko uztailaren 29ko Aginduak jarduera horiek egiteko entitate onuradunentzako dirulaguntzak ebatzi zituen.
Entitate onuradunek proiektua edo jarduera garatzean egindako gastua justifikatu behar dute, eskabidean aurkeztutako aurrekontuaren arabera. Hala ere, Aginduaren 18.4 artikuluak ez-betetze partzialak onartzeko aukera aurreikusten du; kasu horretan, dirulaguntza emateko Agindua aldatuko da, eta proiektuaren zenbatekoa dagokion proportzioan murriztuko da.
Horregatik guztiagatik, aipatutako arauei eta oro har aplikatzekoak diren gainerako xedapenei jarraiki, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko uztailaren 29ko Agindua aldatzea, zeinak jarduera deialdiaren xede diren dirulaguntzak esleitu ziren, eranskinean jasotzen diren erakunde hauei emandako laguntzen zenbatekoa gutxituz.
Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, entitate onuradunentzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 21a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS