
20. zk., 2026ko urtarrilaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Prestatu eta trebatzeko ikastaroak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
446
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 22koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin betiko emaitzak onartzen dituena.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariak, 2025eko abuztuaren 1ean emandako Ebazpenaren bidez (2025-09-04ko EHAA, 167. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen.
Azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko emaitzak Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez onartu ziren (2025-12-30eko EHAA, 251. zk.), eta Azterneten eman ziren jakitera.
Erreklamazioak egiteko epea amaitu ondoren, aurkeztu direnak aztertu dira. Horregatik guztiagatik, hau
EBAZTEN DUT:
1.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra egon diren erreklamazioen emaitzak jakitera ematea Azternet aplikazioan.
2.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin betiko emaitzak jakitera ematea Azternet aplikazioan.
Interesdun bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko ditu bere azterketen behin betiko emaitzak eta, hala dagokionean, baita erreklamazioaren emaitza ere; hemen: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2025-08-01) < Emaitzak».
Apartatu honetan xedatutakoaren kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Gora jotzeko errekurtsorik egin nahi izanez gero, Azternet bidez egin beharko da, adierazitako epe horren barruan; hemen: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2025-08-01) < Erreklamazio edo errekurtso berria».
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 22a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.
RSS