
20. zk., 2026ko urtarrilaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
440
19/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Zainketa Berezien Unitateko gainbegiralea bere kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan, berak hala eskatuta.
218/2020 Ebazpenaren bidez, Esperanza Arribas Arauzo andrea Zainketa Berezien Unitateko gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaokoko ESIan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Esperanza Arribas Arauzo andrea, Zainketa Berezien Unitateko gainbegirale kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko urtarrilaren 12tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2026ko urtarrilaren 9a.
Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,
ENEKO GUTIÉRREZ COTERÓN.
RSS