Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2026ko urtarrilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
438

IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Sopelako Udalak itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoko ondasunak okupatzeko egindako eskaera, Arrietara (Sopela) eta Barinatxe (Sopela eta Getxo) hondartzetan lau urtez (2026-2029) denboraldiko zerbitzuak ustiatzeko.

Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.8.b) artikuluaren arabera, baimen-prozeduretan nahitaezkoa izango da hogei egunez informazioa jendaurrean jartzea.

Sopelako Udalak baimena eskatu dio zuzendaritza honi itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa okupatzeko, Arrietara (Sopela) eta Barinatxe (Sopela eta Getxo) hondartzetan denboraldiko zerbitzuak ustiatzeko, lau urtez (2026-2029).

Eskaria aztertu eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, 2026/001237 erreferentzia duen espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin daitezen.

Jendaurreko izapidean jarriko den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan egongo da:

https://www.euskadi.eus/iljp-eskaera-denboraldiko-zerbitzuak-sopela/web01-a2portua/eu/

Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 22a.

Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala