
19. zk., 2026ko urtarrilaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
436
IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Ibarrangeluko Udalak itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoko ondasunak okupatzeko egindako eskaera, Laga eta Laidako hondartzetan denboraldiko zerbitzuak ustiatzeko (2026-2028).
Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.8.b) artikuluaren arabera, baimen-prozeduretan nahitaezkoa izango da hogei egunez informazioa jendaurrean jartzea.
Ibarrangeluko Udalak baimena eskatu dio zuzendaritza honi itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa okupatzeko, 2026-2028 bitartean Laga eta Laida hondartzetan (Ibarrangelu) denboraldiko zerbitzuak emateko.
Eskaria aztertu eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, AAAA_RES_231/26_15 erreferentzia duen espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin daitezen.
Jendaurreko izapidean jarriko den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan egongo da:
https://www.euskadi.eus/iljp-eskaera-denboraldiko-zerbitzuak-ibarrengelu/web01-tramite/eu/
Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:
https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 22a.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS